AEPren 2016eko Kongresura joateko Beka-deialdia

EUSKAL HERRIKO PEDIATRIA ELKARTEAREN FUNDAZIOA

 

Euskal Herriko Pediatria Elkartearen Fundazioak 12 BEKAren deialdia egiten du. Kopurua 300 Є-koa da, Pediatriaren Elkartearen 64. Biltzar Nazionalera joateko. Biltzarra 2016ko ekainaren 2tik 4ra bitartean egingo da Valentzian.

 

Lehiakideek honako OINARRI hauek bete beharko dituzte:

 

  1. Euskal Herriko Pediatri Elkarteko kide izatea.
  2. Espainiako Pediatria Elkartearen 64. Kongresuan aurkeztuko den lan baten lehen sinatzailea izatea. Bekaren zenbatekoa ordaintzeko, ezinbestekoa izango da lanaren onarpen-gutuna kongresura igortzea.
  3. Modu egokian erregistratuta gera dadin, eskabidea Euskal Herriko Pediatria Elkartearen web-orrian agertzen den bekak eskatzeko formularioaren bitartez burutu beharko da ezinbestean.
  4. Eskabideak eta dokumentazioa jasotzeko mugako data 2016ko martxoaren 31n izango da.
  5. Epaimahai erabakitzailea Euskal Herriko Pediatri Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kideek osatuko dute, eta horiek hautatuko dituzte lanak.
  6. Euskal Herriko Pediatri Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak 2016ko apirilaren 30a baino lehen esleitu beharko ditu bekak.
  7. Epaia apelaezina izango da, eta berehala jakinaraziko zaio lan bakoitzaren lehen sinatzaileari.
  8. Epaimahaiko kideek ezin izango dute BEKARIK eskatu, ezta lanaren egilekide gisa ere. Parte hartzen badute, Epaimahaitik kanpo geratu beharko dute.
  9. Azken hamar urteetan medikuntzako eta kirurgiako lizentziadunaren titulua lortu duten bazkideei emango zaie lehentasuna beka emateko garaian.
  10. Ematen ez diren BEKAK hutsik geratuko dira.

 

EHPEren FUNDAZIOAREN PATRONATOA

Bilbo, 2015eko otsailaren 15a

AEPren 2016eko Kongresura joateko Beka-deialdia