Euskal Herriko Pediatria Elkartea

Euskal Herriko Pediatria Elkartea

Euskal Herriko Pediatria Elkartea (EHPE) pediatriaren arloan jarduten duen mediku talde batek osatzen du, gehienak pediatrak izanik.

Gure izaera zeharo zientifikoa da eta gure asmoa elkartea osatzen dugun guztion lan-harremanak zein gizarte-harremanak bultzatzea da, baita gure elkarte profesionalaren garapen zientifikoa sustatu ere.

Web orrialde hau elkarren arteko harreman mota bat gehiago izatea nahi dugu. Bertan, guztiontzat interesekoak diren albisteak argitaratzen joango gara, gure adierazpen-organoa den EHPEren Aldizkaria eskuragarri izango da eta izaera zientifikoa duten tokian tokiko gertaeren berri emango dugu.

Pixkanaka guztiona eta guztiontzat izango delakoan gaude. Zuon guztion ekarpenak nahitaezkoak izango dira bide honetan.