2016an Espezialitate pediatrikoen bileretara joateko Beka-deialdia

EUSKAL HERRIKO PEDIATRIA ELKARTEAREN FUNDAZIOA

 

Euskal Herriko Pediatria Elkartearen Fundazioak 2016an egingo diren espezialitateko pediatria-kongresuetara edo pediatria-bileretara joateko 300 €ko 10 BEKArako deialdia egiten du.

 

Lehiakideek honako OINARRI hauek bete beharko dituzte:

 

  1. Euskal Herriko Pediatri Elkarteko kide izatea.
  2. Espezialitateko zientzia pediatrikoko bilera batean aurkezten den lan baten lehen sinatzailea izatea, Pediatriako Kongresu Nazionala eta gastroenterologiako eta neonatologiako bilerak salbuetsita, horiek beren bekak baitituzte. Bekaren zenbatekoa ordaintzeko, ezinbestekoa izango da lanaren kongresu edo bilerara joateko onarpen-gutuna igortzea.
  3. Modu egokian erregistratuta gera dadin, eskabidea Euskal Herriko Pediatria Elkartearen web-orrian agertzen den bekak eskatzeko formularioaren bitartez burutu beharko da ezinbestean.
  4. Eskabideak eta dokumentazioa jasotzeko mugako data 2016ko martxoaren 31a izango da.
  5. Epaimahai erabakitzailea Euskal Herriko Pediatri Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kideek osatuko dute, eta horiek hautatuko dituzte lanak.
  6. Euskal Herriko Pediatri Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak 2016ko apirilaren 30a baino lehen esleitu beharko ditu bekak.
  7. Epaia apelaezina izango da, eta berehala jakinaraziko zaio lan bakoitzaren lehen sinatzaileari.
  8. Epaimahaiko kideek ezin izango dute BEKARIK eskatu, ezta lanaren egilekide gisa ere. Parte hartzen badute, Epaimahaitik kanpo geratu beharko dute.
  9. Azken hamar urteetan medikuntzako eta kirurgiako lizentziadunaren titulua lortu duten bazkideei emango zaie lehentasuna beka emateko garaian.
  10. Ematen ez diren BEKAK hutsik geratuko dira.

 

EHPEren FUNDAZIOAREN PATRONATOA                                                                          

Bilbo, 2016ko otsailaren 15a

2016an Espezialitate pediatrikoen bileretara joateko Beka-deialdia