Inocencio Elola 2017 Beka-deialdia

Inocencio Elola 2017 Beka-deialdia

EUSKAL HERRIKO PEDIATRIA ELKARTEAREN FUNDAZIOA

“INOCENCIO ELOLA” Urteko Beka 2017. urtea

 

Euskal Herriko Pediatria Elkartearen Fundazioak “INOCENCIO ELOLA” Urteko Bekaren deialdia egiten du. Kopurua 1.800 eurokoa da, eta pediatrak prestatzen laguntzea du xede. Horretarako, klinika pediatrikoaren esparru espezializatuetako teknika diagnostikoak edo terapeutikoak ikasteko aukera emango du, Espainiako edo atzerriko pediatria-zentro batean eman beharreko egonaldi baten bidez.

 

Hona hemen beka lortzeko baldintzak:

  1. Euskal Herriko Pediatria Elkarteko bazkide izatea.
  2. Pediatria-zentro batean gutxienez bi urtean lanean jardun izana justifikatzea (zentroko zuzendaritzaren ziurtagiri baten bidez).
  1. Egoki erregistratzea bermatzeko, beharrezkoa da maiatzaren 15a baino lehen eskabidea egitea, Euskal Herriko Pediatria Elkartearen  webgunean, horretarako prestatu den formularioaren bidez.
  2. Eskabidea osatzeko bi fitxategi hauekin sartu beharko dira, bakoitzaren edukia honakoa izanik, hurrenez hurren:
  • Proiektuari berari lotutako fitxategia:
    • Euskal Herriko Pediatria Elkarteko lehendakariari zuzendutako eskabide-gutuna, eskatzaileak aztertu nahi duen gaia, lan-plana eta aukeratutako Zentroa aipatuko dituena.
    • Eskaera atzerriko zentro baterako egiten bada, hautagaiak ikasketak egingo dituen herrialdeko hizkuntza badakiela frogatuko duten egiaztagiriak erantsi beharko dira.
    • Egonaldiaren eta bidaien aurrekontua.
    • Beste finantzaketa-iturririk badagoen ala ez adieraziko duen zinpeko aitorpena. Beste finantzaketa-iturririk izanez gero, erakunde finantzatzailea eta jasotako zenbatekoa zehaztuko dira.
  • ikasketa-espedientea eta kontuan hartzekoak diren merituak egiaztatzen dituen Curriculuma biltzen dituen fitxategia.
  1. Eskabideak eta dokumentazioa jasotzeko azken eguna 2017ko maiatzaren 15a izango da.
  2. Euskal Herriko Pediatria Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak eskaerak ebaluatuko ditu, eta Batzordearen azken administrazio-bileran emango du epaia, 2017ko ekainean.
  3. Batzordeak beka eman gabe uzteko eskubidea izango du, betiere beharrezkoak diren baldintzak ezein eskatzailek betetzen ez dituela ikusten badu.
  4. Bekadunak konpromisoa hartuko du bere lana datorren ikasturteko Inaugurazio Bilera Zientifikoan aurkezteko eta Euskal Herriko Pediatria Elkartearen Aldizkariaren hurrengo zenbakian argitara dadin igortzeko.
  5. Euskal Herriko Pediatri Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak bekadunak egindako lanaren inguruko informazioa jasoko du aldizka, eta diru-laguntza eten ahal izango du gaizki baliatu dela frogatzen bada.
  6. Azken hamar urteetan medikuntzako eta kirurgiako lizentziadunaren titulua lortu duten bazkideei emango zaie lehentasuna beka emateko garaian.

 

 

EHPEren FUNDAZIOAREN PATRONATOA

Bilbo, 2017ko otsailaren 11a