Pediatrak

Pediatrak

~~KOMUNIKAZIO LIBREEN LABURPENAK

 


Baldintzak: Ez da beharrezkoa egileak EHPEko kideak izatea komunikazioak aurkezteko.
Hizkuntza: Lanak gaztelaniaz zein euskaraz igorri eta aurkeztu ahal izango dira. Adierazi dagokion atalean, mesedez, aurkezpena zer hizkuntzatan egingo den. Testua euskaraz igortzen bada, komeni da laburpen txiki bat egitea gaztelaniaz, geroago ebaluatzeko. Aurkezpena euskaraz egin nahi bada, komeni da ikus-entzunezko euskarria gaztelaniaz egitea.


Aldaketak eta zuzenketak: Bidalitako komunikazioan akatsen bat aurkitzen baduzu 2014ko urriaren 7a baino lehen, beste laburpen bat bidali ahal izango duzu zuzenketekin. Mugako epea igaro ondoren, lana ateratzeko aukera izango duzu. Bileraren ondoren, EZINGO da zuzenketarik egin izenburuan, ezta komunikazioaren aurkezpen-ziurtagiriaren egileak aldatu ere.

Konpromisoa: komunikazio bat onartzen bada, lehen egileak konpromisoa hartuko du aurkezpena egiteko. Hala ere, mahaiko moderatzaileari aldez aurretik jakinaraziz gero, aurkezpena beste egile baten esku utzi ahal izango du. Onartutako lan bat aurkezten ez bada, bileraren antolatzaileek ohartarazpena egingo dute.

Azalpen-denbora: Hizlariek zazpi  minutu izango dituzte beren buruak aurkezteko eta hiru minutu eztabaidarako.

Argitalpena: Onartutako komunikazioak EHPEren Aldizkariaren hurrengo zenbakian argitaratuko dira.

Saria: EHPEk KOMUNIKAZIORIK ONENAREN SARIA eta AKZESITA emango ditu. Horien zenbatekoa 300 euro eta 150 euro izango da, hurrenez hurren. Horretarako, Zuzendaritza Batzordeak izendatutako epaimahaiak aurkezpenak ebaluatu eta, guztiak amaitu ondoren, bi onenak hautatuko ditu.  Bilera amaitzean, KOMUNIKAZIO IRABAZLEAK jakinaraziko dira, eta SARIAK emango zaizkie egileei.

KOMUNIKAZIOEN FORMATURAKO ARGIBIDEAK
Izenburua: idatzi letra xehez eta lodiz, laburdurarik, sinbolorik eta azpimarrarik gabe. Idatzi azterlanaren izaera argi eta garbi adieraziko duen izenburu labur bat.
Egileak: izenaren eta bi abizenen inizialak (SEI egile gehienez), aurkezpena nork egingo duen azpimarratuta. Lan-unitatea eta lantokia.
Testua:
 Iradokitako egitura:
• Aurrekariak eta helburuak: lehen paragrafoan, adierazi azterlanaren aurrekariei eta helburuei buruzko informazio garrantzitsua (ahal bada, esaldi batean edo bitan gehienez).
• Metodoa: adierazi erabilitako metodoak, labur-labur.
• Emaitzak: egin emaitzen laburpena, ondorioak argudiatzeko behar bezain zehatz.
• Ondorioak: adierazi zer ondorio atera dituzun.
 Testuaren formatua:
• Testuaren tipografia Times New Roman izango da, 12 puntukoa, karaktereen arteko tarte normalarekin.
• Puntu eta bereiz egiten den bakoitzean, hurrengo paragrafoa bereizketa-lerro gehigarririk gabe hasi behar duzu.
• Ez idatzi hitzik edo esaldirik letra larriz.
• Laburpenetan, taula edo grafiko sinple batzuk sartu ahal izango dira. Nolanahi ere, horiek osatzeko jarraibideak aldez aurreko testua idazteko ezarritako berak izango dira.
• Ez gaineratu aipamen bibliografikorik. Laburdura arruntak erabil daitezke. Laburdura berezien edo ezezagunen kasuan, esanahiaren ondoren eta parentesi artean agertuko dira lehen aldiz. Ez erabili laburdurarik izenburuan.
• Botikak adierazten dituzten izenak ez dira izango, ezein kasutan, izen komertzialak.
•.